Akordeoia

Deskribapena

Akordeoia haize-instrumentua da, hauspoz, diapasoiz eta zurezko bi kaxa harmonikoz osatua.
Bi muturretan hauspoa zurezko kaxek ixten due. Akordeoiaren eskuineko eskuaren aldea "diapasoia" dauka; horretan, teklak pianoaren berdinak izan daitezke (piano erako akordeoia) nahiz biribilak (botoiak ere deituak), akordeoi-motaren arabera. Ezkerreko eskuaren aldean, bi akordeoi-motetan, botoiak ditu, akonpainamenduaren baxuak eta akordeak jotzeko; alde horretan ere, palanka bati eraginda, baxuen sistema aldatu egiten da.
Musika-nota bat ateratzeko, nahikoa da haizea pasaraztearekin, akordeoia irekiz edo itxiz tekla bat edo batzuk sakatu bitartean. Akordeoi-motaren arabera, aterako den soinua aldatu egin daiteke edo ez, akordeoia irekitzean ala ixtean, tekla bera sakatuta dugula.
Akordeoia interpretatzean, eskuineko eskuaren aldea eskalei dagokie (soinu altuak), eta ezkerreko eskuaren aldea baxuei edo akordeei dagokie.

Zerikusia duten dokumentuak

Comentarios

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika