Gitarra

Deskribapena

Gitarra hari pultsatuko instrumentua da. Honela dago osatuta: zurezko kaxa bat, gider bat, eta honen gainean atxikita diapasoia, eta sei hari. Diapasoian koskak edo trasteak daude inkrustatuta; horiek ahalbidetzen dituzte notak.
Instrumenturik erabiliena da hainbat generotan: blues, rock, metal eta flamenkoan. Kantautoreek maiz erabiltzen dute, baita hainbat herrialdetako folkloreak ere.
Gitarrak, mendeetan zehar, hainbat aldaketa izan ditu forman. Hari-kopuruaz gain, instrumentuak bestelako aldaketak izan ditu interpretearen premietara egokitzeko, gaur egun ezagutzen dugun horretara iritsi arte. Instrumentua ia osorik zurezkoa da, eta fabrikatzeko, nagusiki erabiltzen den zura Indiako palisandroarena da, baita izeia, kaoba, Kanadako zedroa, pinua, nekosta eta ebanoa ere, gitarra-motaren arabera.

Zerikusia duten dokumentuak

Comentarios

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika