Legezko abisua

Informazioaren Gizarteari eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, http://www.musikaeskola.eus/ domeinuaren enpresa titularraren identifikazio-datuak, eta zerbitzua erabiltzeko baldintzak adierazten dira jarraian.

Informazio orokorra

Web-orri hau ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMrena da (aurrerantzean OME ere deitua); IFK, B-20439311 zenbakiduna, Gipuzkoako Merkataritza Erregistroan erregistratua 1425 liburukia, 219 folioa, SS-8428 orria, 2. inskribapena, helbidea Nikolas Lekuona plazan duena (20240 Ordizia, Gipuzkoa), telefono-zenbakia 943888752, eta posta elektronikoaren helbidea, berriz, info@musikaeskola.eus duena.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMk bere jarduera burutzeko aldez aurretiko baimena lortu du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak 1993ko urriaren 11n emandako aginduen bitartez (EHAA 217, 1993ko azaroaren 11koa)2007281 baimen-zenbakidunarekin; 2002ko irailaren 27ko Agindua (EHAA 209, 2002ko azaroaren 4koa), 1998ko ekainaren 13ko Agindua (EHAA 162, 1998ko abuztuaren 27koa.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SM Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteko kidea da (EHME).

Pribatutasun-politika

Webgune honen bitartez ez dira datu pertsonalak jasotzen, erabiltzaileak horretarako aurrez baimenik ematen ez badu.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA cookieak erabiltzen ditu "Cookieen politika" betez. Cookiea erabiltzailearen ordenagailuan biltegiratzen den testu-fitxategi txiki bat da. Testu-fitxategi horrek informazioa biltegiratzen du, erabiltzailea webgunera berriro sartzean orriak irakur dezakeena. Cookie horietako batzuk ezinbestekoak dira, horiek gabe orriak ezin baitu behar bezala funtzionatu.

Gainera, cookieak orriaren errendimendua hobetzeko erabiltzen dira eta artikulu zehatzak azkarrago aurkitzen lagunduko dizute.

Erabiltzaileak cookieak sortzea eragotz dezake, nabigatzailean cookieak desaktibatuta.

Jabetza intelektuala eta industriala

Atariaren eta horren iturri-kodeen diseinua, logo-markak eta gainerako ikur bereizgarriak ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMrenak dira, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideek babesten dituzte.

Hori dela-eta, edukien, irudien, logotipoen, animazioen, testuen eta bestelako edozein formaturen titularra ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SM da, eta horrenbestez, aplikagarriak zaizkien legeek eta araudi erregulatzaileek babesten dituzte.

Edukien ardura

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMk ez du beren gain hartzen atariaren bitartez hirugarrenen webguneetara iritsita horien legezkotasunaren ardura, ezta ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMra birbideratzen dituzten webguneen legezkotasunarena ere. Web-orri honetan agertzeak ez dakar berarekin web-orri horien edukiak onartzea; hortaz, ez dakioke ezar inolako erantzukizunik edozein arrazoirengatik informatika-sistemetan, dokumentuetan nahiz fitxategietan sor litezkeen kalteengatik.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMk beretzat gordetzen du aldez aurretik jakinarazi gabe webgunea aldatzeko eskubidea, aldatze horren xedea izanik informazioa eguneratuta edukitzea eta atarian argitaratutako edukiak zuzentzea edo ezabatzea.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMk ez du bere gain hartzen atarian argitaratutako informazioaz hirugarrenek egingo duten erabileraren ardura, ezta aipatu informazioa erabiltzearen ondorioz zuzenean nahiz zeharka sor litezkeen kalteen edo galera ekonomikoen ardura ere.

Web-orria erabiltzeko baldintzak

Debekaturik dago atarian argitara emandako edukiak osorik nahiz partzialki erreproduzitzea. Atari honetako edukia osorik nahiz zati batean erreproduzituko bada, ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMren aurretiko eta berariazko baimena beharko da.

Datu pertsonalak  

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluak xedatutakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten zaio webgunean dauden formularioen bitartez erabiltzailearengandik zuzenean jasotako datu pertsonalak isilean landuko direla eta ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SM titularra den fitxategi batean jasoko direla, helburua izanik eskolak garatzen dituen edo parte har ditzakeen ekintzei buruzko informazioa ematea, erabiltzaileak egindako kontsultari edo iradokizunari erantzutea, nahiz informazioa ematea. Ez dira erabiliko jardun horiekiko bateraezinak diren xedeetarako.

Fitxategia behar bezala inskribaturik dago Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan, eta fitxategi horri legeriak ezartzen dituen neurri teknikoak eta antolamenduzkoak aplikatzen zaizkio, baimenik gabe fitxategi horretara sartzea, fitxategia aldatzea, galtzea edo lantzea saiheste aldera.  

Legez ezarritako kasuetatik kanpora, erabiltzaileek emandako datuak ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko edo utziko erabiltzaileek horretarako berariazko baimena ematen ez badute behintzat.

Erailtzaileek emandako datu horietara sartzeko, datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea balia dezakete ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA, SMren aurrean idazkia eta NAN agiriaren fotokopia Nikolas Lekuona Plaza, 20240 Ordizia (Gipuzkoa) helbidera bidalita.

Legeria aplikagarria

Lege-jakinarazpen hau Espainiako legeriak zuzentzen du. Bereziki aplikagarri zaizkio Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, eta hori garatzen duen erregelamendua.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika