Ordiziako Musika Eskola ezagutu

Herri aurreratuenek beti eskaini diote MUSIKAri arreta berezia. ARTEaren funtsezko adierazpen gisa, MUSIKA izan da eta izango da pertsonen garapen kultural eta harremanen alde aktiboa.

Galdetu al dezakegu nola sortu zen Musika? “Gizakiak bere burua musika-tresna gisa aurkitu zuenean sortu zela Musika” esan ohi da. Aurkikuntza horren ondoren, musika egiteko bi iturri topatzen ditu Gizadiak:

  1. Pertsonek erabilitako tresnek sortzen dutena.MUSIKA TRESNEK SORTZEN DUTENA.
  2. Ahots eta arnas-sistemak sortzen duena: AHOTS-MUSIKA.

Prozesu horretan, Greziako kultura izan zen gakoa, kultura horren barruan garatu baitzen, 1500 urtetan zehar, ondorengo musika-sistemaren oinarriak. Greziako Goi-mailako Prestakuntzarako Sisteman, oinarrizko hiru arlo azaltzen ziren (gaurko gure Unibertsitatea zena):

  1. Zientzia Zehatzak (Astronomia, Aritmetika, Geometria…)
  2. Hizkuntza-Zientziak.
  3. Musika-Zientziak.

Pitágorasek eta Euclidesek, orain 2.300 urte, ordurako lantzen zuten, batak “musika-eskalaren” garapena eta “bitarteen” garapena, besteak. Gero, horren elementu guztiak garatu ziren, eta horien hartzaile nagusienak, Erregeak, Printzeak, Gortesauak izan ziren… Erromantizismoan (XIX.mendea) aldaketa handia gertatu zen, Musikaren hartzailea herria izaten hasi zenean, eta gaur egun guztiok ezagutzen ditugun artista eta interpretatzaileak eta konpositoreak azaldu ziren.

Horrela bada, XIX.mendetik, Ordizia ere aitzindari izan da musikaren garapenean, eta 1869an, gure herriko bizitzaren parte handi bat izaten hasi zen musika. Hasieran, liturgia-musikan eta jaiegunetako musika landu zen.

Gaur egungo Ordizia moderno eta aurreratu honetan, 40 urte baino geihagoz, ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA (OME) dugu herritarren prestakuntza musikala lantzeko erakunde gisa.

Ordiziako 6 irakasleren ilusio eta bultzadari esker, musikaren garapenerako metodologia aurreratuak sortu eta egokitu zituzten horiei esker, ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLA sendotzen joan da, eta Ordiziako musikariz gain, Euskadiko beste txoko batzuetakoak eta Europako gainerako herrietakoak aritzen dira. Eta horrek eman dio aberastasun berezia, esperientzia eta sentsibilitate ugari trukatzen baitira bertan. Gela horietatik milaka ikasle ibili da urte hauetan guztietan.

Aldi berean, hasierako bost diziplinekin batera, eskusoinua, pianoa, txistua, kantua eta hizkuntza musikala, beste hainbat aukera ere garatu dira, eta urte hauetan zehar 20 diziplina baino gehiago eskaini dira. Aurretik esandakoaz gain, honako hauek ere ikasi eta gozatzeko aukera dugu: bonbardinoa, klarinetea, txirula, gitarra, perkusioa, saxofoia, trikitixa, tronboia, tronpa, tronpeta, biolina, biolontxeloa, eta abar.

Lan horren guztiaren fruitu izan da ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLAk musika-lanbide dutenen prestakuntzan egindako lana, gaur egun nazioarte mailan hainbat diziplinetan nabarmentzen direnak.

ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLAtik garrantzia handia eman zaio talde-lanari, hala nola, ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLAko banda, Txistulari taldea, Folk taldeak, Perkusio taldeak, Kamarako Musika taldeak,… Banakako garapen intelektualaz gain, musikaren jolas-alderdia ere sustatuz.

Seguru gara beste 40 urtez ere segituko duela ORDIZIAKO MUSIKA ESKOLAk hain proiektu ilusionagarriarekin, gure herritar gazte eta helduek MUSIKArekin hain une ahaztezinak igarotzeko aukera emateko. Animatu zuek ere, parte hartzen, gure bizitzan albo batera utzi behar ez genukeen zerbait baita.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika