Moko-txirulen familia izendatzeko erabiltzen den izen generikoa da. Esku bakarrez jotzen da. Beste eskua perkusio-tresna batekin laguntzeko erabiltzen da. Txistua dantzetan, erromerietan eta omenaldietarako udal-ekintzetan erabiltzen den tresna da. Areago, duela hainbat urtetatik hona kontzertuak antolatzen ari dira, eta egunetik egunera instrumentuaren aukera zabalak agerian geratzen ari dira.